Formakuntza gunea ★

VI. kongresuan Ikasle Abertzaleok bost lan ildo adostu genituen Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoan: eduki propiak eraiki, pedagogia askatazailea eraiki, hezigune euskalduna eraiki, partaidetzan oinarritutako eskola eraiki eta ikas baldintza duinak eraiki. Tresna gisa argitaratu dugun liburuxka honek lehen ildoa jasotzen du.
Testu honek erreferentzia nagusi bezala Henry Giroux, Pierre Bordieu eta Paulo Freire ditu.

Hezkuntza ulertzeko era modernoak zalantzan jartzea proposatzen duen dokumenatala duzue honakoa. Horretarako, esperientzia alternatibo anitz biltzen ditu, paradigma berrietan oinarritutako eredu berri baten beharra azaleratuz. Iikerketa honen bidez, heziketa eta eskolaren arteko erlazioak aztertu dituzte hainbat gaztek. 

Inposatutako genero eta roletatik at dagoen eskola eredua da eskola hezkidetzailea. Ikasle aske eta ahaldunduak heziko dituen eskola feministaren lorpen bidean, hezkidetza tailerrak dinamizatzeko gida kaleratu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak.

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legea aztertzen hasi aurretik, ezinbestekotzat jo du Ikasle Abertzaleak antolakundeak legea bere testuinguruan azaltzea. PPk dituen helburuak hobeto ulertzeaz gain, legearen gaineko irakurketa eta aurrera begira duten planteamendua biltzen ditu liburuxkak.

Paulo Freire filosofo eta hezitzaile brasildarraren lan ezagunenetakoa da honakoa. Pedagogia pertsonalista norbanakoen askapen kritikoaren baitan kokatzen du, metodo dialogikoa ikaskuntza prozesuan txertatu beharrekoa dela irudikatuz.


Euskal Herrio Bilgune Feministak eta Emagin dokumentazio eta ikerkuntza zentro feministak gauzatutako proiektua da. Parekidetasunean oinarrituko den eta sexista izango ez den hezkuntza sistema lortzeko bidean indarrak, motibazioa eta ahaleginak zentratuz, Hezkidetza Plan Integral baten lorpena du xede.